lunes, 19 de mayo de 2014

7. PROIEKTUA- Azkenengo entrega

ETXEBIZITZA- ESTUDIOA ONDARRETAN

Ikasturte honen amaieran etxebizitza bat egin behar izan dugu hiru pertsonentzat. Horretaz gain, estudio bat eta bi kotxeentzako aparkalekua ere jarri behar genuen. Etxe hau, leku berezi baten kokatuta dago hondartzaren parean dagoelako eta vista ezin hobeak dituelako.

Ni eskatutakoa kontuan izanda nire programa hurrengokoa da:

- Estudioa
- Garaje bat (bi kotxe, hiru bizikleta)
- Hiru logela
- Hiru komun
- Lorategia
- Sukaldea
- Egongela


Nire ideia printzipala etxebizitza aske bat lortzea zen inguruko paisaiak askatasuna sorrarazten didalako. Beraz, sentsazio horrekin bertan biziko diren pertsonak askatasun hori sentitzea nahi nuen eta paisaiarekin erabat erlazionatzea.

Hori lortzeko, beheko solairuan harresia dagoenez, eta behealdean bistarik ez dagoenez ez nuen askatasuna sentitzen baizik eta kaleak sortutako elkargunea baizik. Orduan, beheko solairua nolabait mugikortasunik gabe egin dut. Hau lorategira orientatuta dago.
Gora joan ahala, Donostiko bistak ikusi ahal dituzu, horrek lehen esan bezala, askatasuna eta leku horietara begiratzeko gogoa ematen zidan. Beraz, kuboen bitartez norabide desberdinak lortu izan ditut. Horretaz gain, logela bakoitzari berezitasun bat eman diot. Pentsatu nuelako, normalean, logela printzipalak beti gauzarik hoberenak zituela eta hori aldatu nahi izan dut. Horrela, hiru logela berezi eta diferente sortu ditut:
        1.- Logela printzipala: Estudioarekin lotuta, komun pribatua eta bistak irlara
        2.- Bigarren logela: Terraza bat, konpartitzeko komuna eta bistak mendira eta hondartzara
        3.- HIrugarren logela: Terraza bat, ur- terraza (terrazako ura eta hondartzako ura bateratuz)konpartitzeko komuna

Nire estudioa bi zatitan banatuta dago beraien artean konektatuta. Alde batetik, egoteko gela eta biltegi bat eta beste alde batetik, tailer bat logela printzipalarekin konektatuta goiko pisuan.

Garajea sukaldearekin eta lorategiarekin konektatu ditut erosotasuna lortzeko.

Azkenik, lorategiko kuboa lehengo ilarako etxeekin alineatu ditut. Bertan egoteko leku bat jarri dut eta bere ondoan urmael bat. Horrela, ura entzuteko aukera daukazu erlazatzen zaren bitartean eta inguruan dagoen natura bertan sartzen da ere.


 







 



 






MAKETAK:









jueves, 1 de mayo de 2014

7. PROIEKTUA

BIZITZA BAKARREKO ETXE- ESTUDIOA TAILERRA-LORATEGIA ONDARRETAN 

Kurtsoko azken ariketa honetan, familia bakarreko etxebizitza bat antolatu beharko da arkitektura tailer estudio bati loturik. 

Programa:

- Etxebizitza  150m2 ingurukoa. (egongela, sukaldea, jangela, komunak, eta 3 logela gutxienez)
- Bi kotxeentzako aparkamenduak.
- Arkitukturako estudio-tailerra.
- Lorategiaren antolaketa. 

Nire lehenengo ideia proiektu honetarako hurrengo hau izan da:

- Planoak







- Maketa